Gure bezeroen behar teknologikoei erantzun integrala ematen diegu: aholkularitza, azterketa, garapena, eta azkenik ezarpena eta euskarria.
Guretzat oso garrantzitsua da gure bezeroekin harreman zuzena izatea eta proiektuaren fase guztietan elkarrekin lan egitea.
Gure proiektuen faseak
Aholkularitza
Esperientzia handia daukagu eremu honetan, beraz gure bezeroei konponbide teknologikoei buruzko ahulku aproposak ematen dizkiegu erabaki zuzenak har ditzaten.
Azterketa
Esperientzia hori ere softwarraren garapena atomizatu eta planifikatzeko balio digu gure bezeroen denboretara eta beharretara moldatzeko, beti bere iritziak kontutan hartuta.
Software garapena
Gure software programazio hizkuntza eta teknologi ezberdinetan garatzen dugu, beharretara hobekien moldatzen dena aukeratuz. Ez dugu konponbidea ezagutzen ditugun teknologietara moldatzen, gure konponbideetara hobekien moldatzen den tekonologia baizik.
Ezarpena
Ezarpen prozesua ere moldatzen dugu gure bezeroen produkzio beharrei, gero ta eraginik txikiena sortuz. Produkzio ordutegitik kanpoko instalazioak, konponbide zaharra ta berria elkartuz…
Euskarri
Bezeroekin sortzen dugun harreman eztua euskarri faserako oinarrizkoa da. Fase hau oso hurbila da eta gure bezeroek bere arazoetaz kezkatzen den norbait dute beti eskuragai.